Maider Segurola: "Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra"

Maider Segurola: "Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-segurola-quotondo-prestatzen-dut-espinakotiropitakia-jaki-greziarraquot/@@download/image/52p60-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Maider Segurola: "Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra"
Gipuzkoarra: Lasarte-Oriakoa. Leo peto-petoak bezala, "jenio bizikoa" da. 22 urte ditu. Azarotik hona, asteburuetan, Euskadi Gazteko "Salgai" saioan dihardu, eta esatari goiztiarrena da: "Larunbatetan, 04:30ean jaikitzen naiz". Gurasoen irrati-kasete zaharra hartu, eta maiz entzuten ditu txikitan irrati-esatari plantak eginez grabatutako kasete haiek. Oso abeslaria da: "Dutxan izan ezik, beste edozein lekutan aritzen naiz kantari".

Lasaigarri zait: Sukaldaritza. Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra

Sutan jartzen naute: Telebistako iragarkiak. Une oro zappinga egiten dut.


Gustatzen zait:  Lagunekin egotea, kafetxo bat hartzea, solasean jardutea…
Lo seko geratu nintzen irakurriz:  Gauetan irakurtzen gozatzen dudanez, ziurrenik irakurri ditudan liburu guztiekin, lo geratuko nintzen.


Bertutea: Alaia eta baikorra naiz. Beti aurrera begira bizi naiz.

Akatsa: Pronto handia dudanez, jenio oso bizikoa naiz. Askotan, gutxiena merezi dutenekin ordaintzen dut.


Ametsa:  Hartutako bidetik jarraitzea, oso gustura bainago egiten ari naizenarekin.

Amesgaiztoa: Egungo bidetik irten, desbideratu edota atzera egitea.


Barre algara eragiten dit: Alaia naiz; beraz, irribarre eta barre errazekoa.

Negargura ez dut urruti:  Garai bateko argazkiak ikustean, edota iraganeko egun berezi batzuez oroitzean.


Urrea: Euskara ikasteko saiakera egiten ari diren guztiei.

Ikatza: Euskara etxetik jakin eta erabiltzen ez dutenei.


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Atea jo eta zain egoteak ez du zentzurik; beraz, jo orduko, ahal izanez gero, sartu beharra dago.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Hori ere egokitu zait, baina kalean ate gehiago ere badaude.


Hatzak zupatzen ditut: Gauza askorekin: amaren kroketak, makarroiak, txokolatea…

Gogoko ez dudan jakia: Garbantzuak.


Dirua ordainduko nuke: Saritua izan daitekeen loteriako txartel baten truke.

Ez nioke xentimorik ere emango: Ogasunari.


Eguzki printzak azaldu orduko…. Hondartzara joan, edota etxe atzeko aulkian liburu bat irakurriz eguzkia hartzen dut.
Zein da inoiz entzule batek eskatu dizun kantarik "kasposoena"? Musika gogorra, heavya, ez dut oso gustuko.