Maider Otegi: "Nire ametsa, irribarrea sekula ez galtzea"

Maider Otegi: "Nire ametsa, irribarrea sekula ez galtzea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-otegi-quotnire-ametsa-irribarrea-sekula-ez-galtzeaquot/@@download/image/maider_otegi_1371122682.jpg
2011/07/01
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Maider Otegi: "Nire ametsa, irribarrea sekula ez galtzea"
Maider Otegi nafarra, Kimikan lizentziatu ondoren, telebistan egin da ezagun El Conquistador saioan parte hartu zuenetik. Musikazale amorratua, erronkak betetzeko beharrezkoa dena egiteko gai dela erakutsi du burgetekoak.


Janaririk gustukoena?

Ufff!!! Galdera zaila oso! Oso jale ona naiz eta Conquis-etik etorri naizenetik, are hobea! Entsaladak, urdaia eta patata frijituak oso gustuko ditut.

'El Conquis'-en jateko egin duzun tranparik aipagarriena....
Ez dugu jateko tranparik egin baina kotxe batean bi txokolate tableta "aurkitu" genituen.

Momenturik gogorrenetan nor izan duzu buruan?
Ba familia, lagunak eta indar pila eman didan pertsona berezi bat.

Zeren falta sumatu duzu bereziki?
Suarena edo berotasunarena, horrek ematen baitigu bizia! Baita dutxa goxo eta bero batena ere.

Miresten duzu....
Han bizitakoak nola elkartu gaituen, bai han eta bai hemen.

Infernura bidaliko zenuke...

Hango esperientzia bikaina pikutara bidali nahi izan duen edonor.

Inoiz ahaztuko ez duzun kontzertua...
Ken Zazpirena, Lur aretoan, a ze negarraldia...

Parranda onerako konpainia hoberena?
Animatua den edonor! Conquis-eko hainbat, adibidez! Kar, kar, kar!

Urteko egunik hoberena...
Ekainaren 23a. Gora Auritzeko Sanjuanak!! Ikasturte amaiera, uda hasiera, parranda...

Eta gorroto duzuna?
Azaroaren 7a.

Noiz sentitzen duzu zure burua bereziki polita?
Zoriontsu eta ongi sentitzen naizen momentuetan, ezerk arduratzen ez nauen momentu horietan.

Amets bat...?
Bakarra? Irribarrea sekulan ez galtzea!