Maider Oleagaren 'Irrits' film laburrak irabazi du Huhezinema jaialdia

Maider Oleagaren 'Irrits' film laburrak irabazi du Huhezinema jaialdia Estibaliz Urresolak, David Gonzalezek eta Ana Lambarrik ere jaso dute saria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-oleagaren-irrits-film-laburrak-irabazi-du-huhezinema-jaialdia/@@download/image/huhezinema-23-irabazleak-HANDI.jpg
2023/01/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Estibaliz Urresolak, David Gonzalezek eta Ana Lambarrik ere jaso dute saria.
Maider Oleagaren 'Irrits' film laburrak irabazi du Huhezinema jaialdia

Joan den astean egin zuten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren hamaseigarren edizioa. Lanen proiekzioak egin ziren eta Aretxabaletako Zaraia aretoan egindako sari banaketa ekitaldiarekin borobildu zuten jaialdia. 

Sail Ofizialari dagokionez, Maider Oleagaren Irrits filmak lortu zuen Huhezinema Saria. David Gonzalezen Siempre lunes lanak Vertigo Saria jaso du, Estibaliz Urresola Solagurenen Cuerdas-ek Senior Epaimahaiaren Saria, Ana Lambarri Tellaecheren 36 lanak Ikusleen Saria. 

Bideoklip sailean, Nitya Lopezen Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran lanak irabazi du Bideoklip Onenaren Saria. Euskarazko Bideoklip Onenaren Saria, berriz, Aitor Arrutik jaso du, Flavio Banterla musikariari Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu kantuari egindako bideoagatik. Iñaki Tena eta Claudia Molinak OLD G-ren Coko kantuari egindako bideoak eskuratu du  Ikusleen Saria. 

Ikasleen sailean, aldiz, Gerardo Toméren Estampado-rentzat izan da Ikasle Lan Onenaren Saria. Javier Elizalderen Mitxoletak jaso du MU Saria, Beñat Goia eta Iraia Irazustaren Nahar-ek Mundukide Saria eta Marina Perosanzen Muskil-ek Ikusleen Saria.

Sari banaketaren ostean, mokadutxoa egin zuten eta musikarik ere ez zen falta izan; Elektropottotte elektrotxarangak eta DJ Cochinita Pibilek girotu zuten gaua.