Maider Ansa: "Aukeran, hobe larrua jo ondoren oholtzara igotzea"

Maider Ansa: "Aukeran, hobe larrua jo ondoren oholtzara igotzea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-ansa-quotaukeran-hobe-larrua-jo--ondoren-oholtzara-igotzeaquot/@@download/image/2010638036maide_1362094201.jpg
2010/06/04
elkarrizketa
Testua: Raul Perez
Maider Ansa. Aranotarra. 24 urte. Tximeleta taldeko ahotsa eta bihotza. Plazaz plaza ibiliko da udaran, aurreko sei urteetan bezala, jendea dantzan jartzen. Euskal Herrian ez dela ligatzen? Ez da izango, ba, Nafarroako erromeria taldeak bere aletxoa ipintzen ez duelako….

Erromeriak aproposak al dira ligatzeko?
Gu saiatzen gara behintzat jendeak ligatu dezan. Hasieran, kantusuabeak jotzen ditugunean, Lau Teilatu adibidez, arrimatzeko eskatzendugu, baina gero zer egiten duten beren kontua da…

Ligatzera badoa jendea, zuei jaramonik ez…

Berdin dio! Parranda egiteko eta ongi pasatzeko daude plazan. Ordu batetik aurrera, jendeari bost!

Hamaika ikusitakoak izango zara…

Jendeari haragia erakusteko eskatzen diogu eta gehien erakustendigunari kamiseta oparitzen diogu. Bizkaiko herri batean mutil batekdena erakutsi zigun, eta noski, elastikoa etxeratu zuen.

Behin bakarrik gertatu al zaizue hori? Ausardia gutxi dago gero!

Herri txikietan normala da lotsa izatea; ea nor ausartzen den larrugorritan jartzen, jakinda inguruko guztiek ezagutzen dutela!

Eta oholtza gainean zaudetenak, zer?

Eszenarioa erakusleiho ona da, eta kontzertua bukatuta beti etortzen da mozkorren bat “kaixo polita” eta antzekoak esatera.

Urte batetik bestera zurekin gogoratzen al dira "ezkutuko miresle" horiek?

Tira, baten bat bai, baina kasu gehienetan, ez; ezta ni haiekin ere.

Musikariak, marinelen moduan, maitale bana portu bakoitzean?

Musikariekin mito asko dago. Eta arrantzaleena… beraiei galdetu beharko zaie!

Kirolariei gomendatzen diete larrua ez jotzeko lehiatu aurretik. Bestehorrenbeste gomendatzen al dizuete zuei abesten hasi aurretik?

Mutilen kasuan, larrua jo eta gero ahotsa finagoa izaten omen da.Nesken ahotsa, aldiz, ez da aldatzen. Aukeran, hobe larrua jo eta gerooholtzara igo!

Aranoko txoko erromantikorik gomendatuko al diguzu?

Gogoa dagoenean edozein toki da ona, baina egia da Aranok paisaia politak dituela alde guztietan.