Maiatzean Netflix, HBO eta Amazonen aurkitu dezakezuna

Maiatzean Netflix, HBO eta Amazonen aurkitu dezakezuna Konfinamenduan denetik ikusi eta gero ikusteko ezer gabe eratu zara? Orain dela gutxi estreinatu diren edo estreinatuko diren telesail zein dokumental batzuk dakarkizugu zuretzat berezki hautatutakoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzean-netflix-hbo-eta-amazonen-aurkitu-dezakezuna/@@download/image/mad_blog_5c52fd7e220351548942718.png
2020/05/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Konfinamenduan denetik ikusi eta gero ikusteko ezer gabe eratu zara? Orain dela gutxi estreinatu diren edo estreinatuko diren telesail zein dokumental batzuk dakarkizugu zuretzat berezki hautatutakoak.
Maiatzean Netflix, HBO eta Amazonen aurkitu dezakezuna

Deskonfinamendua iritsi da, laster gehiagoz atera ahal izango dugu kalera. Oraingoz ordea modu mugatu egin dezakegunez, etxean ordu asko egingo ditugu. Hori dela eta, hobe ikusteko telesail, pelikula eta dokumentalen zerrendatxo bat edukitzea, ez duzu uste? Hona hemen estreinatu berri diren edo estreinatzear dauden zenbait gauza interesgarri.

Space Force (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 22

Plataforma: Netflix
Trump-ek serio serio esan zuen Ilargira itzuli nahi zuela. Adierazpen hauek Greg Daniels inspiratu zuten, hain zuen, komedia estatubatuarraren genioetako bat dena eta The Office, Parks and Recreations eta The Simpsons (barregura eragiten zuen garaikoa) gidoilari izana. Komedia berri hau austronatuten entrenamenduan girotzen da. Barreak eta egoera absurduak ziurtatuta daude, baita auzo-lotsa eta pertsonaia gogoangarriak ere.

Upload (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 1
Plataforma: Amazon Prime Video
Honako hau Greg Daniels-en beste izenburu bat da Space Force-rekin batera. Komedia, zientzia fikzioa eta umore beltza uztartzen dira honetan. Zer gertatuko litzateke heriotza ere inbadituko balu kapitalismoak? Distopia honetan heriotza ez da guztientzat berdina. Duzun diruaren eta maila sozioekonomikoaren arabera esperientza post-mortem hobea ala okerragoa izango duzu. 

Ricky & Morty (4. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 4
Plataforma: HBO
Laugarren denboraldia atal gutxi batzurekin estreinatu zen eta Akira zientzia fikziozko kultuzko pelikularen parodia zirudien. Amaiera irekiarekin geratu zen, gehiagorako gogoa utziz eta bigarren zati baten promesarekin. Azkenik promesa bete dute sortzaileek. 

Hollywood (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 4
Plataforma: Netflix
Ryan Murphy-k sortuta telesail motz honek 40-50. hamarkadako Hollywood-era garamatza. Protagonistak gazteak dira eta arrakasta gosez daude, horrenbeste non prostituitzeraino iristen direla. Hollywood-en inguru pelikula eta telesail asko egin badira ere, proposamen hau intersgarria da, aktoreen zerrendan etorkizuneko izarrak izan daitezkeen Patti LuPonne, Darren Criss eta David Corenswet baitaude.

Betty (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 2
Plataforma: HBO
Euphoria-k izandako harrera onaren ondoren, nerabeei zuzendutako, baina ikuspegi heldua duten, telesaileen aldeko apustua egin du HBOk. Oraingoan, protagonista nerabeek mundu erabat maskulinoan bidea ireki nahiko dute, skate-aren munduan hain justu. Telesailak ederki deskribatzen du feminismoa eta queer identitatea eta Euphoria-ren bigarren denboraldiaren itxaronaldia baretzeko gomendagarria da. 

White Lines (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 15
Plataforma: Netflix
La Casa de Papel eta The Crown telesaileko sortzaileak elkartu egin dira telesail hau sortzeko. Ibizan bizi den Manchester-eko DJ baten istorioa kontatzen du. Egun batean modu misteriotsuan desagertzen da, eta hogei urteren ostean bere gorpua azaltzen da. Bere ahizpa hau ikertzen hasiko da eta gezur sare ikaragarri baten aurrean aurkituko da. 

The Eddy (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 8
Plataforma: Netflix
Damien Chazelle, La La Land pelikularen zuzendaria, telesailen mundua igaro da The Eddy-rekin. Pariseko jazz klub baten istorioa kontatzen du bertan. Protagonista New York-eko etorkin bat izango da eta bere enkontru profesional eta pertsonalak ikusiko ditugu. 

Into the Night (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 1
Plataforma: Netflix
Belgikar telesail distopikoa da eta fenomeno arraro batekin hasten da: eguzkiak ukitzen duen guztia suntsitzen du. Bizirauteko, hegazkin batek etengabe hegan egin behar du gaua den lekuetara. 

Vota Juan (1. denboraldia)
Estreinaldia: Maiatzak 1
Plataforma: HBO
Javier Cámara protagonista duen komedia espainiarra da. Cámara nekazaritza ministroa da gobernuan. Bere postuaz nazkatuta bestelako helburuak ditu eta bere alderdiko lider bilakatu nahi du, ondoren herrialdeko lider izateko. Horrela, presidentegai bezala aurkezten da. 

Amaia: Una vuelta al sol (dokumentala)
Estreinaldia: Maiatzak 1
Plataforma: Amazon Prime Video
Operación Triunfo musika programako irabazleak jada lehen disko bat argitaratua du (Pero No Pasa Nada). Prozesua hau nola izan zen erakusten du dokumental honek. Eta norbaitek esango du: oraindik disko bakarra duen artista batek merezi al du dokumental bat? Beharbada ez, baina merezi du ikustea Iruñarraren karisma eta goxotasunaz berriz ere maitemitzeko.