Maiatzean ere, esperimentuak Elhuyarrekin

Maiatzean ere, esperimentuak Elhuyarrekin Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia; hori da Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegiarekin proposatutako plana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzean-ere-esperimentuak-elhuyarrekin/@@download/image/95331802_656650301734468_6444834470460653568_n.jpg
2020/05/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia; hori da Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegiarekin proposatutako plana.
Maiatzean ere, esperimentuak Elhuyarrekin

Elhuyarrek esperimentuekin jarraituko du hilabete honetan, eta dagoeneko argitaratu du egutegia. Hala, lau asteko zientzia- eta teknologia-erronkak proposatu ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin edo txorientzako jantokiak egitetik, txoriak identifikatzera edo naturan denbora errealean ikus ditzaten bideratuko dira, besteak beste, gazteak. Den-denak etxean dauden baliabideak erabiliz eta etxetik bertatik gauzatu daitezke.

Orokorrean 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, baina familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi dira.

Ikertzaileekin solasaldiak, gazteak inspiratzeko

Bestalde, plan berezia proposatu dute ostiraletarako; zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile bat elkarrizketatuko dute, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko. Hala, astero euskal ikertzaile baten sekretuak miatuko dituzte Elhuyarretik, haien gaur egungo proiektuen berri izateko, haien bizitzak gertuagotik ezagutzeko. Hauek izango dira elkarrizketatuak_ 

  • Maitane Alonso Monasterio Zientzia Azokako parte-hartzaile izatetik, bere asmakuntzarekin munduan zehar dabilen gazte sodupearra.
  • Naima El Bani Altuna. Artikoan azken urteetako aldaketa klimatikoa ikertzen dabilen geologo bilbotarra. 
  • Itziar Garate López. Beste planetetako atmosferak ikertzen dituen astrofisikari zarauztarra.
  • Lorea Argarate Zubia. Telekomunikazio-ingeniaria, musikaria eta Big Dataren apasionatu bilbotarra.

Informazio gehiago nahi baduzue, jo BIZILABE-ELHUYARREN helbidera!