Maiatzaren 7tik aurrera martxan da FotoArte argazki lehiaketa

Maiatzaren 7tik aurrera martxan da FotoArte argazki lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-7tik-aurrera-martxan-da-fotoarte-argazki-lehiaketa/@@download/image/20124302293fotoarte_2012.jpg
2012/12/13
berria
Zortzigarrenez Gasteizko Udaleko Kultura Sailak martxan jarri du FotoArte argazki lehiaketa. Artea, adierazpen-modu guztietan izango da aurtengo edizioaren muina eta parte harttzeko interesa duen guztiak hilabeteko epea izango du lanak aurkezteko.


Maiatzaren 7an zabalduko da aurkezpen epea, eta egun horretatik hasita hilabeteko epea izango da FotoArte argazki lehiaketaren 8. edizioan lanak aurkezteko. CDan bidali beharko dira lanak JPG formatuan eta 72 dpi eta 300 dpi-ko bi fitxategian aurkeztu beharko dira. Lan guztiak Gasteizko gizarte etxeetan entregatu daitezke edo posta ziurtatu bidez.
Lan guztien artean bost lan hoberenak sarituko dituzte 1000, 700 eta 400 eurorekin lehendabiziko hiru hoberenentzat, eta 150 euroko bi accesit ere izango dira. Aurkeztutako lanen artean hoberenak irailatik aurrera ikusgai izango dira Gasteizko gizarte etxeetan antolatuko dituzten erakusketetan.

VIII. FotoArte argazki lehiaketa



Aurkezpen epea: maiatzaren 7tik ekainaren 7ra
Ezaugarriak:
Euskarria: CDa
Formatua: JPG, 72 dpi eta 300 dpi
Helbidea: Gasteizko gizarte etxeetan edo posta ziurtatuz, …. helbidean.
Sariak:
1000 euro lehenengoak
700 euro bigarrenak
500 euro hirugarrenak