Maiatzaren 3tik 10era, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Maiatzaren 3tik 10era, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-3tik-10era-fant-bilboko-zinemaldi-fantastikoa/@@download/image/fant_motza_1363597845.jpg
2013/03/18
berria
Joan zen ostiralean, martxoak 15, itxi zuten FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 19. edizioko Film Laburrak kategorian parte hartzeko epea. Maiatzaren 3tik 10era egingo dute jaialdia, eta urtero bezala, genero berezi honen baitako lan ikusgarrienez gozatzeko aukera izango da.


Bilboko Udalak eta Zinebik antolatuta, zinema fantastikoaren jaialdia egiten dute urtero Bilbon. FANT zinemaldia pisua eta sona hartzen joan da urtez urte, eta 19. edizio honetan ere proposamenik interesgarrienak aurkeztuko dituzte maiatzaren 3tik 10era.

Aurtengo jaialdiaren kartela ere erakutsi dute dagoeneko, umore ukitua ahaztu gabe, etorkizuneko Bilbon gerta litekeen egoera fantastiko posible bat irudikatzen duena. "Krisi garai hauetan, ezinbestekoa zen umorea", adierazi dute antolatzaileek.

Gainera, David Martos, Koldo Serra eta Maru Valdivielso adituek osatuko dute epaimahaia, eta proposamen guztien artetik film hoberenak aukeratuko dituzte. Epaimahaiak bi sari banatuko ditu, Film Onenaren Saria eta Euskal Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euro eta 2.000 eurotakoak, urrenez urren. Halaber, Ikusleen Saria ere banatuko dute, ikuslegoak emandako botoetan oinarrituz, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Egitaraua, laster
Joan den ostiralean, matxoak 15, itxi zuten Film Laburrak kategorian parte hartzeko epea. Deialdi irekira erantzun dutenen artean, aukeraketa bat egin eta lanik ikusgarrienak proiektatuko dituzte. Halaber, egitarau osoa zein izango den datozen asteetan zehaztuko dute. Adi webguneari!