Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egingo dute Literaturia

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egingo dute Literaturia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-31tik-ekainaren-2ra-egingo-dute-literaturia/@@download/image/literaturia_201_1368693356.jpg
2013/05/16
berria
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egingo dute Literaturia
Liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak eta literaturarekin loturiko beste hainbat jarduera egingo dituzte Larrabetzun maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Litaraturia jardunaldien baitan. Antzerki emanaldiak eta kontzertuak ere ez dira faltako.


Irakurzaletasuna bultzatu eta literatura herritarrengana hurbiltzeko asmoz, beste urte batez, Literaturia topaketak egingo dituzte Larrabetzun. Maiatzaren 31n hasiko dira, eta ekainaren 2ra bitarte iraungo dute, eta asteburu osorako egitarau borobila prestatu dute antolatzaileek.

Topaketak Ander Lipus eta Huts Teatroaren Publikoari gorroto antzezlanarekin hasiko dira ostiralean, 19:00etan, eta 22:30ean Goienetxe anaiak taldeak kontzertua eskainiko dute. Larunbatean eta igandean, halaber, hainbat libururen aurkezpenak egingo dituzte, eta arratsaldetan errezitaldiak eta kontzertuak izango dira protagonista Literaturia topaketetako protagonista nagusiak. Ekitaldietarako sarrera doakoa izango da.

Euskal idazle ospetsuak aurrez aurre ezagutu eta haien lanei buruzko gogoetak elkarrekin egiteko beta eskainiko dute jardunaldiek, eta interesa duen edonor gonbidatu dute antolatzaileek.

Egitaraua


Maiatzak 31, ostirala

Ekainak 1, larunbata
  • 11:00etatik aurrera, Lourdes Oñederra, Miren Agur Meabe, Mariasun Landa, Garazi Goia eta Mikel Taberna idazleekin batera, haien obren inguruko mintzaldia
  • 12:00-14:00 bitarte liburuen aurkezpenak
  • 14:30ean Bazkaria
  • 17:00etatik aurrera Hormako paper horia lanaren irakurraldia eskainiko dute
  • 17:30ean Josu Kamarak haurrentzako ipuinak kontatuko ditu
  • 18:30ean Elkartasun basatia lanaren errezitaldia
  • 22:00etatik aurrera Bide Ertzean eta Jon Benitok Ez haut abandonatuko emanaldia eskainiko dute, eta ondoren Anariren kontzertua

Ekainak 2, igandea
  • 11:00etatik aurrera Egungo itzulpengintzaren erronkak izeneko solasaldia eskainiko dute
  • 12:00-14:00 bitartean hainbat libururen aurkezpena
  • 17:00etan Baxuko taldearen poesia eta musika errezitaldia
  • 18:00etan Josu Bergara eta Pau Alabajos bakalariek eskainitako ekitaldia