Maiatzaren 30ean izango da Ibilaldia Sopelan, baina ezohiko eran

Maiatzaren 30ean izango da Ibilaldia Sopelan, baina ezohiko eran Aurtengo ekitaldiak ez du ibilbiderik izango, eta ezta kontzertu erraldoi edo jan-edaneko posturik ere. Halere, lau gune prestatuko dituzte herrian zehar banatuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-30an-izango-da-ibilaldia-sopelan-baina-ezohiko-eran/@@download/image/4a9b8100-9b05-414f-b33c-6d6dcbe4deaf.jpeg
2021/05/13
Aurtengo ekitaldiak ez du ibilbiderik izango, eta ezta kontzertu erraldoi edo jan-edaneko posturik ere. Halere, lau gune prestatuko dituzte herrian zehar banatuta.
Maiatzaren 30ean izango da Ibilaldia Sopelan, baina ezohiko eran

Pandemiak hainbat kultur ekintza eta euskararen aldeko ekimen bertan behera uztera derrigortu gaitu, edota betiko moldeak berregokitzera. Horixe da Ibilaldiak, Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, egitea erabaki duena, bizi dugun egoera ikusita. Maiatzaren 30ean egingo dute  Sopelan Kala kalata! izendatutako Ibilaldiaren 43.edizioa, baina ez da ibilbiderik izango eta ezta ekitaldi erraldoirik ere. Jateko eta edateko posturik ere ez dute ipiniko.

Lau gune prestatuko dituzte baina ezingo da batetik bestera mugitu, nahitaezkoa izango da bakarra aukeratzea. Guneren batean parte hartu eta jarduerez gozatzeko, aurrez webgunean izena eman beharko da. Baldintza hori betea ezean, ezingo da inon sartu. Guneak izendatzeko lau elementuak erabili dituzte: lurra, ura, sua eta haizea. Izentzat duen elementua hartu dute kontuan egitaraua diseinatzeko garaian, eta bi ekintza mota antolatu dituzte bakoitzean: bata, parte-hartze aktiboa eskatzen duena eta, bestea, berriz, ikusi eta entzutea besterik ez dena. Ekintzen artean honelakoak topa daitezke, besteak beste: joko, dantza, talo eta hondartza tailerrak; Deabru Beltzak eta Gora Kasete ikuskizunak; eta azoka. 

Boluntario-lana ere behar izaten da horrelakoetan, eta lanerako prest dagoenak txanda hartu beharko du Ibilaldiaren webgunean

Aurtengo Ibilaldia Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek antolatu dute.