Maiatzaren 2an amaituko da Iruñean 'Ezinbesteko Zinema' zikloa

Maiatzaren 2an amaituko da Iruñean 'Ezinbesteko Zinema' zikloa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-2an-amaituko-da-irunean-ezinbesteko-zinema-zikloa/@@download/image/2012366213filmoteka.jpg
2012/12/13
berria
Maiatzaren 2an amaituko da Iruñean 'Ezinbesteko Zinema' zikloa
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Filmotekarekin elkarlanean, 'Ezinbesteko ZInema' zikloa abian jarri zuen 2011ko urrian. Hilabetero zinema zaleek mendeetan barrena bidaiatzeko aukera izan dute.


Pasa den urteko urriaren 5ean abiatu zen Ezinbesteko Zinema zikloa zinema lasaiarekin, eta azaroaren 2an hasi zen hamarkadetan zehar bidaiatzen. Lehena 30eko hamarkadako proiekzioa izan zen, Capricho Imperial, besteak beste.
Hurrengo emanaldia bihar –martxoak 7– izango da, eta 70eko hamarkadako filmen azken emanaldia izango da ikusgai, I. Begmanek zuzendutako Secretos de un matrimonio eta datorren astean, martxoak 14an 80ko hamarkadara salto egingo dute, Paris, Texas filmaren proiekzioarekin.
Azken emanaldia berezia izango da, maiatzak 2an hamarkada guztietako ezinbesteko filmen bidaia amaieran. Pelikula guztiak Iruñean, Nafarroako Filmotekan, proiektatuko dituzte jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin. 

Programazioa


Martxoak 7: 70ko hamarkada
'Secretos de un matrimonio' (I.Begman, 1974) Suedia
Martxoak 14: 80ko hamarkada
Paris, Texas (W. Wenders, 1984). RFA/Frantzia
Martxoak 21: 80ko hamarkada
Hannah and her Sisters (W. Allen, 1986). AEB
Marxoak 28: 90eko hamarkada
Raise the Red Lantern (Z. Yimou, 1992). Txina
Apirilak 4: 90eko hamarkada
The Celebration (Thomas Vinterberg, 1998). Danimarka.
Apirilak 18: XXI. menedeko lehen hamarkada
La vida de los otros (F.H. von Donnersmarck, 2006). Alemania.
Apirilak 25: XXI. mendeko lehen hamarkada
UP (P.DOcter, B.Peterson, 2009) AEB
Maiatzak 2: 2011 urtea
Zehazteke

Sarrera


Orokorra:
Orokorra: 3 euro
Ikasle eta langileak: 2 euro
10 sarrera:
Orokorra: 15 euro
Ikasle eta langileak: 10 euro