Maiatzaren 17tik 20ra izango da Leioan XIII. Umore Azoka

Maiatzaren 17tik 20ra izango da Leioan XIII. Umore Azoka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiatzaren-17tik-20ra-izango-da-leioan-xiii-umore-azoka/@@download/image/2012434740umore-azkoka_azala.jpg
2012/12/13
berria
Maiatzaren 17tik 20ra izango da Leioan XIII. Umore Azoka
Dagoeneko itxi dute maiatzaren 17tik 20ra bitarte Leioan izango den Umore Azokaren XIII. programazioa. Guztira, 45 konpainiak parte hartuko dute eta 47 ikuskizun antolatu dituzte.


Kaleak egiten du berezi Umore Azoka hori baita erakargarri nagusia, beste urte batez ezoihko ikuskizunek beteko dituzte Leioako kaleak maiatzaren 17an, 18an 19an eta 20an.
45 konpainiek hartuko dute parte hamairugarren edizio honetan. Horietatik 14 Euskal Herrikoak izango dira, 18 Estatu espainiarrekoak eta gainontzeko 13ak, berriz, atzerritarrak.
Behin betiko estreinaldiak 20 izango dira, kalerako moldatutako bi gehiago egingo dituzte eta lehen aldiz, Estatuan antzeztuko diren 6 gehiago ere egingo dituzte, guzira 47 ikuskizun izango dira, hain zuzen ere.