Maiatzaren 10etik 12ra, clown ikuskizunekin beteko da Arrigorriaga

Arrigorriagako Udalak antolatuta, maiatzaren 10etik 12ra bitarte egingo dute XVIII. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia. Belgikatik, Frantziatik, Australiatik, Israeldik, Espainiatik eta nola ez, Euskal Herritik etorritako artistak ere ariko dira hiru eszenatokitan banatuta. Algarak ez dira faltako!
Umorea, malabareak, magia eta antzerkian oinarritutako 11 ikuskizunek hartuko dute parte aurten Arrigorriagako Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdian. Hori bai, guztiek pailazoak izango dituzte protagonista, eta emanaldi zoro eta koloretsuak eskainiko dituzte Udaletxeko eszenatokian, Juan XXIII. Plazan eta Udal Kiroldegian. Antolatzaileek programazio zabal eta anitza eskaintzeko esfortzu berezia egin dute beste urte batez.
Hala ba, ikuskizunetako lau nazioartetik etorritako konpainiek aurkeztuko dituzte: Belgikako D’Irque & Fien taldeak, Frantziako Colas Rouanet eta Cie. Sterenn konpainiak, Australia eta Israelgo artistek osatutako Circo Pitanga taldeak, eta azkenik, estatu espainiarreko Por humor al arte eta David Batllo. Halaber, Euskal Herritik Cia. Estropizio, Mago Jon Zabal, Tiritirantes, Malas Compañias eta Zanguango Teatro taldeak ariko dira.
Hizkuntzari dagokionez ere, denetariko emankizunez gozatzeko aukera izango da, euskara, gaztelera eta keinu hizkuntza erabiliko baitituzte artistek taula gainean.
Iaz dagoeneko aurrekontu murritzagoarekin konpondu behar izan ziren antolatzaileak, eta kalitatea mantentzearen alde egin zuten, konpainia txikiagoak ekarriz. Aurtengoan, gainera, talde kopurua murriztu behar izan dute. Dena den, umorea baliatu eta jai giroan murgilduko da Arrigorriaga asteburu horretan. Animatu zu ere!