Maiatzak 1, etxetik ere, langileen eskubideak aldarrikatzeko eguna
Herritar guztiak deitu dituzte sindikatuek, etxeko balkoietan eta leihoetan sareetan zabaldu den ikurra zintzilikatzera.

Aurten ezberdina eta berezia izango da Maiatzaren Lehena, bi arrazoiengatik; langileen eskubideen aldarrikapena etxetik egingo delako, eta Euskal Gehiengo Sindikaleko kideak ados jarri direlako aurten irudi bera erabiltzeko. Hala, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek herritarrak deitu dituzte etxeko balkoietan eta leihoetan ikurra zintzilikatzera. Aldiz, CCOO eta UGT, txioekin manifestazio birtuala egingo dute.
Jarraia, balkoietan eskegitzeko ikurra egiteko jarraibideak ELA sindikatuaren eskutik: