Maiatza Rock

Maiatza Rock https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Maiatza Rock
Kontzertu zikloa antolatu dute aurten ere Burlatako Euskal Herria peñako kideek. Hilaren 9an Estricalla, Aberri Txarrak, Bourbon Kings eta Altxatu izango dira protagonista; 16an, Cabezafuego y Los Brutales eta Broken Brothers Brass Band; 23an, Down of the Maya, Herabe, Elenco eta Bertso Askeak; eta 30ean, Capsula, Porco Barvo, Los Graves eta The Icer Company. Kontzertu guztiak Euskal Herria peñaren egoitzan izango dira, Burlatako San Frantzisko kalean, 22:30etatik aurrera, maiatzaren 16ko salbu; Cabezafuego eta lagunak 12:00etatik aurrera arituko dira.