Maiana Irigoien baionarra, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan garaile

Maiana Irigoien baionarra, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan garaile https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maiana-irigoien-baionarra-eskolarteko-bertsolari-txapelketan-garaile/@@download/image/20106217705maiana.jpg
2012/12/13
berria
15 eta 18 urte bitartekoen kategorian irabazi du Irigoienek. Amaia Iturrioz urretxuarra, iazko txapelduna, bigarren sailkatu da. Agurainen egin dute Eskolarteko Txapelketaren finala.

Maiana Irigoien eta Amaia Iturriozekin batera, Xabi Igoa (Aramaio), Ainhoa Comas (Amurrio), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Nerea Ibarzabal (Markina), Mikel Iturriotz (Urretxu), Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Donibane Garazi), Bixente Hirigarai (Baigorri), Ioar Tainta (Lesaka) eta Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugaire) aritu dira.
Txikien mailan Maialen Akizu urretxuarrak irabazi du.