Mai Egurzak erakusketa jarri du Donostiako Aiete Kultur Etxean

Mai Egurzak erakusketa jarri du Donostiako Aiete Kultur Etxean Ekainaren 9ra arte ikusi ahal izango dira bere ilustrazioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mai-egurzak-erakusketa-jarri-du-donostiako-aiete-kultur-etxean/@@download/image/Ilustratzailearen txokoa-Aiete.arrendajoazul_maiegurza.jpg
2024/03/20
Ekainaren 9ra arte ikusi ahal izango dira bere ilustrazioak.
Mai Egurzak erakusketa jarri du Donostiako Aiete Kultur Etxean

Mai Egurzak (Irun, 1986) erakusketa ipini du Donostiako Aiete Kultur Etxean eta ekainaren 9ra arte izango da zabalik, asteartetik igandera. 

Egurtzak ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Eskolan eta Bartzelonako Escola Joso eskolan ere jaso zuen formakuntza. 2011n hasi zen lehenengo liburuak ilustratzen eta Elkar, Bromera, Dibbuks, Larousse eta SM argitaletxeekin lan egin du.

Haur literaturako hiru liburutako ilustrazioak egin ditu: Leire Bilbaok idatzitako Oihana Hirian (2011), Unai Elorriagaren Zizili (2012) eta Antxiñe Mendizabalen Printzesa eta ergela (2017) liburuen ilustrazio lanak egin ditu, besteak beste. Horiez gain, Ikaselkar argitaletxeak bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko xedez sortutako Kuku! bildumako Emozio txartelak (2020) ere ilustratu ditu.

Komikigintzan eta kartelgintzan ere aritu izan da.