Mahaster River: "Ez gara bluesarekin bakarrik konformatzen"

Mahaster River eremu akustikoetan bidaiatu asmoz sortu zuten, 2005ean. Ordutik hona zuzenekoak ematen dabiltza etengabe eta bi disko eta DVD bat ere argitaratu dituzte.
2005etik hona kontzertu ugari eskaini duzue, ezta?
Zuzenekoak ematea da gure helburua. Gure bi diskoetako abestiak bertsio jostagarriekin tartekatu eta herriz herri kontzertuak ematea gustatzen zaigu gehien.
Lehenago punk rock eta hardcore taldeetan arituak zarete. Nolatan blues eremura jauzia?
Bluesera baino, sonoritate akustikoetara jo genuen. Hasieran bolumena jaitsi nahi genuen. Gero, beste egitura eta musika batzuk topatzen aritu ginen hamabi sokako gitarra akustikoarekin. Gure soinua finkatuta, orain musika tresna gehiago erabiliz ñabardura eta giro bereziagoak sortzen saiatzen gara. Zuzenekoetan ikusleekin konektatzeko ikuskizun dibertigarriak egiten saiatzen gara. Baina, egun, blues eremutik funk, folk eta soul giroetan ere jo dugu. Ez gara bluesarekin bakarrik konformatzen.
Iaz Eskozian izan zineten eta birako irudiekin DVDa argitaratu zenuten. Nolako harrera izan zuen?
Erronka handia izan zen: kontzertuak bideoz grabatu, irudiak hautatu... Laguntza handia izan genuen, baina Bergarako Mikel Calvo bideo egilea arduratu zen edizioaz. Pozik geratu ginen eta, gainera, oso harrera ona izan zuen, jarraitzaileen artean, batik bat. Bestalde, telebista programa batzuetan agertzeko aukera eman digu.
Eta Nahasterrekan diskoak?
Jarraitzaileek diotenez, aurrekoa baino biziagoa da. Laguntzaile gehiago izan dugulako, seguru asko. Iazko Durangoko Azokan jarri genuen salgai, Gazte Sareak sortzaile gazteei eskainitako erakusmahaian. Bestela, gu arduratu gara banaketa eta promozio kontuez. Hortaz, nahikoa lan badugu. Hasieran ez genekien hedabideetan zein harrera izango genuen, baina oso ona izaten ari gara eta egindakoaren emaitza jasotzen ari gara.
Aurrera begira zein asmo duzue?
Momentuz diskoa zuzenean aurkezten jarraituko dugu. Udari begira, berriz, Europan biratxo bat egiteko aukera aztertzen ari gara, epe motzean ez baitugu estudioan sartzeko asmorik.