Mahai-ingurua antolatu dute Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berria aurkezteko

Mahai-ingurua antolatu dute Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berria aurkezteko Josu Goikoetxeak, Maddi Ane Txoperenak eta Alaia Martinek parte hartuko dute bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mahai-ingurua-antolatu-dute-gasteizko-irakurle-klubaren-ikasturte-berria-aurkezteko/@@download/image/mahai ingurua.jpeg
2023/10/02
Josu Goikoetxeak, Maddi Ane Txoperenak eta Alaia Martinek parte hartuko dute bertan.
Mahai-ingurua antolatu dute Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berria aurkezteko

Gasteizko Geu Elkarteak kudeatutako Irakurle Klubaren ikasturte berria abiatuko dute laster. Arduradunen hitzetan, "irakurketaren jolasa da helburua Gasteizko Irakurle Klubean; izan ere, hori baino ez da egiten: liburuak irakurri eta liburuez hitz egin. Ez dira literatur lanen azterketa jakintsuak bilatzen, irakurleen esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik".

Iban Zaldua idazleak koordinatzen du irakurle kluba eta berak osatzen du urteko liburuen zerrenda. Hilean behin biltzen dira, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan solasean aritzeko. Noiz edo noiz idazleak edo itzultzaileak ere bertaratzen dira saioetara.

Urriaren 5ean, ostegunean, Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute eta, horretarako, mahai-ingurua antolatu dute: Bertsolaritzatik literatura idatzira: tanta-jariotik ur-lasterrera. Josu Goikoetxeak, Maddi Ane Txoperenak eta Alaia Martinek parte hartuko dute, Danele Sarriugarte moderatzaile dutela. Mahaia-ingurua 19:30ean izango da, Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Gasteizko Irakurle Klubean izena eman edo haren inguruko informazioa jaso nahi izanez gero, helbide honetara idazteko eskatu dute: irakurlekluba@geuelkartea.eus.