Magistratuaren tratu zikinak

Magistratuaren tratu zikinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/magistratuaren-tratu-zikinak/@@download/image/2012103175Managua.jpg
2012/12/13
berria
Managuako tokiko hedabideak irakurtzeko joera zuen Julio Cesar Osunak, Nikaraguako Hauteskunde Auzitegiko magistratu ohiak. Hildakoen, alkoholikoen eta eroen berri jasotzen zuen bertatik, eta bere karguaren eskumenak baliatuz, haien nortasunak faltsutzen zituen narkotrafikatzaile atzerritarrei saltzeko. Hala, inpunitate osoz ibil zitezkeen herrialdean barrena. Osuna epailearen aurrera eraman dute orain, Nikaraguan narkotrafikoaren aurka inoiz egindako operazio handienaren baitan, eta berarekin batera baita haren idazkaria eta hainbat enpresa gizon ere. Epaia bidezkoa izango ote den, beste kontu bat da.