Magiaren Topaketak izango dira asteburuan Bilbon

Magiaren Topaketak izango dira asteburuan Bilbon Magia protagonista duten bost ikuskizun egingo dituzte Garaiko Lorategietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/magiaren-topaketak-izango-dira-asteburuan-bilbon/@@download/image/ikuskizun.jpg
2022/05/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Magia protagonista duten bost ikuskizun egingo dituzte Garaiko Lorategietan.
Magiaren Topaketak izango dira asteburuan Bilbon

Bilboko Udalak antolatzen duen Magiaren Topaketak programaren XVIII. edizioa asteburu honetan amaituko da, eta kalean egingo dituzte azken emanaldiak. Bihartik igandera bitartean, magia protagonista duten bost ikuskizun izango dira Txurdinagako Garai Lorategietan, eta hainbat elementu uztartuko dira: musika, stand – up comedy, mentalismoa edota eskapismoa

Bihar, 19:30ean, El Fakir Testak El último Fakir. The Art of danger ikuskizuna aurkeztuko du. Larunbatean, 13:00etan, Kataluniako Mag Gerard-en Sorprendentemente Mágico ikusi ahal izango da, eta, 18:30ean, Eriz Magoaren txanda izango da, Birziklapenaren magia familia-ikuskizunarekin. Eguna amaitzeko, Bosniako eta Argentinako Sasha eta Connie nazioarteko magoak arituko dira, 21:30ean, Fussion ikuskizunarekin.

Azkenik, igandean, 13:00etan, Aragoiko Pepin Banzo eta Helena Perdomoren Pepín y Tartiflette: Música, Magia y Tontadas eskainiko da.