MagialdiAraba: Magialdiaren aurrekari ibiltaria

MagialdiAraba: Magialdiaren aurrekari ibiltaria Abuztuaren 31n hasi eta irailaren 10era bitarte, magiak Arabako 11 herri txundituko ditu Gasteizko XXIX. Magialdia Nazioarteko Magia Festibalari hasiera eman aurretik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/magialdiaraba-magialdiaren-aurrekari-ibiltaria/@@download/image/magialdia_2017.jpeg
2017/08/31
albiste-laburra
Abuztuaren 31n hasi eta irailaren 10era bitarte, magiak Arabako 11 herri txundituko ditu Gasteizko XXIX. Magialdia Nazioarteko Magia Festibalari hasiera eman aurretik.
MagialdiAraba: Magialdiaren aurrekari ibiltaria

MagialdiAraba zirkuitua antolatu dute, aurten hirugarren aldiz, datorren irailaren 11–17 bitarte Gasteizen izango den XXIX. Magialdia Nazioarteko Magia Festibalaren iragarpen edo sarrera modura.

Hala, MagialdiAraba proposamen ibiltari hau Pobes, Done Bikendi Harana, Lagrán, Urizaharra, Artziniega, Aramaio, Rivabellosa, Trebiño, Langraitz Oka, Zanbrana eta Zurbao herrietara iritsiko da abuztuaren 31tik irailaren 10era bitarte, hurrenez hurren.

Herri bakoitzean, 18:00etatik aurrera, magia tailerrak egingo dituzte. Bestalde, kale-animazioa ere bermatuko dute gertuko magia ikuskizunen bitartez, kalean bertan edota tabernetan. Era berean, egunero, 20:00etatik aurrera, Imanol Ituñok magia ikuskizuna emango du.

MagialdiArabaren ibilbidea:

17/08/31. Pobes
17/09/01. Done Bikendi Harana
17/09/02. Lagrán
17/09/03. Urizaharra
17/09/04. Artziniega
17/09/05. Aramaio
17/09/06. Rivabellosa
17/09/07. Trebiño
17/09/08. Langraiz Oka
17/09/09. Zambrana
17/09/10. Zurbao (jarduera guztiak goizez egingo dituzte)