Magenta

Magenta https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Pottors ta klito
170.zenbakia
Magenta
Distortsiodun baxua, gitarra bereziak eta kañeroak, danbor erritmo zehatzak eta goxotik garrasiraino doazen ahotsak. Conejillas vill, Odola eta Sutara abesti azkarrak eta zuzenak dira. Telma & Loise, Autodefentsa feminista eta Mutil ala neska abestietan, berriz, erritmoa lasaiagoa da, baina intentsitate eta tentsio handia mantenduz. Eta azkenik, Psikiatra bat atez ate abestian reggae antzeko erritmo lasaiak erabili dituzte, ahots goxo eta koro ederrez apainduz, "zatoz ta batu". Zorionak laukoteari. 2015ean grabatu zuen Ander Barriusok (Elektrika Grabaketak) Shot! Estudioan, masterizazioa Jonan Ordorikarena (Mamia) da eta taldearen izaera eta filosofia erakusten dituen diseinua Korta y Pegarena.