Mafia II (PS3, Xbox 360, PC)

Mafia II (PS3, Xbox 360, PC) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mafia-ii-ps3-xbox-360-pc/@@download/image/2010927284MafiaIIwall.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Testuak: Sergio PeÑa http://www.larrabetzu.org/sergio
110.zenbakia
Mafia II (PS3, Xbox 360, PC)
Jatorri italiarreko etorkin txiro baten semea da Vito, eta pobreziatik ihes egin nahi du. AEBetako kaleetan txikitatik ikasia du aberatsa izateko eta begirunea jasotzeko modua mafian sartzea dela. Hain zuzen, hori lortzeko elkartuko zaio Vitori Joe laguna. Pixkanaka, gora iritsiko dira mafiaren baitan, eta ikusiko dute familia-bizitza ez dela esperotakoa. 40ko eta 50eko hamarkaden artean ederki girotutako jokoa, El Padrino bezalako filmak gogora dakartzana.