Madrilgo Festimad jaialdiko finalisten artean da Peachy Joke

Bartzelonan bizitokia duen Peachy Joke talde tolosarrak lorpen bat gehiago du bizkarrean. Asteartean –apirilak 9– Madrilgo Festimad jaialdi ezagunaren antolatzaileek webgunean iragarri zutenaren arabera, Peachy Joke taldea, Border Caballero, Cosmic Birds eta The Levitants taldeekin batera Festimad jaialdiko hogeigarren edizioaren finalista baita. GAZTEZULO abenduan izan zen Iñaki Gereñu teklistarekin.
2012ko udan kaleratu zenuten EPa, eta ordutik ez zarete gelditu.
EPa atera aurretik ere ez ginen gelditu, bilduma konposatu eta grabatu bitartean kontzertuak egiten jarraitu genuen, beti bezala. Gure eguneroko afera dira kontzertuak, beraz, denbora aprobetxatu beharra dago!
Berezia da 'The Papas & The Mamas' lana. Elektrikoan eta akustikoan jorratu dituzue EPa osatzen duten bortz abestiak.
Aurreko lanak grabatu genituen estudioan, lehiaketa bat zuten martxan eta gu garaile izan ginen. Hiru egun genituen doan grabatzeko eta, inprobisazioaz eta inspirazioaz baliatuta, bildumaren lehen kanta borobildu genuen han. Ondoren, gogoz genbiltzanez kanta akustiko batzuk grabatzeko, ideiari forma eman eta etxeko estudioan osatu genituen gainontzekoak, Ibanen ahotsa gidaritzapean.
Aurretik, 'Kindergarten's Flight' izan zen 2010ean eta 'Asian Tiger Mosquito' iritsi zen gero. Nolakoa izan da eta nola bizi izan duzue garapena?
Lehen lanetik bigarrenera aldaketa handia dago. Asian Tiger Mosquito hilabete bakarrean konposatu genuen kasik, baina estudiora sartu aurretik etxean produkzio lan luzea egin genuen.
Kantak non konposatu dituzue? Euskal Herrian ala Bartzelonan?
Lehen bilduma Kindergarten's Flight Tolosan, eta azken biak, berriz, Asian Tiger Mosquito eta The Papas & The Mamas, Bartzelonan.
Horrek izan ote du eraginik?
Disko batean grabatzen diren kantak garai horretan bizi diren egoeren influentzien emaitza besterik ez dira, eta horregatik, lekuaren baldintzapena ere izugarria da. Konposatzea ez da matematika, konposizio egun horietako tirabirek, bizipenek eta emozioek diskoaren azken emaitzan isla zuzena dute, eta izan behar dute gainera.
Dagoeneko hamaika txokotan aurkeztu duzue. Zein da jaso duzuen erantzuna?
Musikaren munduan ez genuen jende asko ezagutzen, beraz, bide luzea egitea tokatu zaigu derrigorrez, eta gaur egun harro gaude horrekin. Furgonetari milaka kilometro egin eta ahal den leku guztietan gure musika plazaratzea dugu jomuga. Gero eta harrera hobea sumatzen dugu. Leku gehienetan oraindik ere ezezagunak gara, beste batzuetan aretoak betetzeko gai gara...
Goazen hasierara. Duela bi urte Bartzelonara etorri zineten Tolosan aurkitzen ez zenuten horren bila...
Bai, Tolosa inguruan azkenean beti leku berberetan eta talde berberekin jotzen genuen, gure musika estilotik hurbileko taldeekin askotan. Lau pareteta artetik ateratzeko grina sentitu genuen eta mundu berri baten bila irten ginen.
Eta aurkitu zenuten?
Ez dakit, izugarri geratzen zaigu egiteko oraindik! Baina egia da hona etorri ginenetik gauza on asko gertatu zaizkigula. Hainbat talde ezagunen aurretik jotzeko aukera izan dugu ZZ Top, The Gaslight Anthem eta The Muggs, bertzeren artean, eta zenbait jaialditan parte hartu dugu baita ere; lehiaketaren bat irabazi dugu...
Nola baloratzen dituzue Bartzelonan taldeek hazteko dituzten baliabideak?
Ez da oso formula zaila. Jende asko bizi da hiri honetan, hiri kosmopolita da. Musikaren munduan gaur egun gauzak oso ondo ez dauden arren, hemen egunean hamaika kontzertu dituzu aukeran.
Izugarri zaila da, hala ere, musika taldeek aretoetan jotzeko tarterik aurkitzea.
Guk zortea izan genuen Madrilgo BMD management talde txiki batekin elkarlanean hasteko aukera suertatu zitzaigulako. Gauzak asko erraztu dizkigute eta kontzertuak jotzeko prest gaudenez beti, ongi joan zaigu!
Baina manager ezagun baten babesean ez doazen musikariek ba al dute lekurik Bartzelonako eszenan?
Bai, noski! Gertatzen dena da eszenatokitik kanpo ere lan gogorra egin behar dela ate itxi askoren artean irekitzen den bat aurkitzeko.
Apostu ausarta egin zenutela erran daiteke; bizitokiz aldatzea... ezta?
Ez zen erraza izan! Batez ere bakoitzak bere bizia zuelako Euskal Herrian, lanak eta neska lagunak tartean. Taldekideak eskola garaitik, txiki-txikitatik, gara ezagunak eta urte asko dira! Harreman estua mantendu dugu eta musikarekiko zaletasun sendoa konpartitzen dugu. Harreman hori taldearen alde erabilita, azken erabakia hartzerakoan genituen zalantzak gure artean deusezten saiatu ginen.
Interesgarria da ikustea Euskal Herrian bezain erraza zaizuela Katalunian barrena mugitzea.
Emaitza guztien gibelean lan handia dago, guri ez baitigu inork ezer oparitu! Bartzelonara iritsi ginenean, zerotik hasi behar izan genuen. Baina, gutako bakoitzaren gogoa eta ilusioa baliatuta, beti egin daiteke fundamentuzko zerbait.
Itzuli gaitezen gaurkora. Berriki taldeak aldaketak bizi izan ditu estrukturalki.
Baxu jolearen irteerarekin, bost izatetik lau izatera pasatu gara. Orain baxuak abesti gehienetan Rhodes teklatuarekin jotzen ditugu eta, zenbait abestitan, bi gitarretako batek hartzen du baxua.
Horren eraginik antzemango dugu aurrerantzean?
Bai, eszenatokian asko gustatzen zaigu mugitzea, eta horretarako leku gehiago daukagu orain barrez. Musikalki guk ere ez dugu sumatuko, lan gehiago daukagu, baina zuzenekoetan lehen zegoen guztiak berdin jarraituko du.
Aurrerantzean kontzertuak barra-barra, Katalunian zein Euskal Herrian. Atzerrian aritzeko aukerarik ikusten duzue?
Bai, orain hemen badugu nahiko lan, baina begirada kanpoan jarrita dugu beti, eta lehenago edo beranduago aterako gara! Gure musika zabaltzen jarraitu nahi dugu eta 2009az geroztik urtero kaleratu dugu bilduma bat, hortaz, ohitura onak ez ditugu galdu beharko!