Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Larunbatean jokatu zen Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 28. edizioko finala Aramaioko Kultur Etxean. Jende dezente eta giro ona sortu zen aretoan eta gaztetxoak ere poliki aritu ziren bertsotan.
Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Hamabizka izan ziren finalean parte hartu zuten sei bertsolariak. Zortziko handian nahiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarka aritu ziren.
Maddi Agirrek jantzi zuen txapela hirugarrenez eta berak mantenduko du etxean txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.

Ekainaren 3an Durangaldean jokatuko den Euskal Herriko finalean izango da Agirre, Arabako ordezkari, bigarren egindako Sabin Abarrategi aramaioarrarekin batera.
