Macbethik fidelena

Justin Kurzel zuzendaria William Shakespearen lan ezaguna ahalik eta modurik fidelenean moldatzen saiatuko da. XI. mendean kokatua noski, Michael Fassbender izango da Macbeth, eta hau Eskoziako erregea hil eta bere lekua hartu dezan konbentzituko duen emazte Lady Macbeth, aldiz, Natalie Portman. Bi aktoreak ondo moldatuko dira, ziur, izan ere, oraintxe bertan azken aldian hiperaktibo samar dabilen Terrence Malicken esanetara ari dira momentuz izenik ez duen filma errodatzen.