Ma Fleur

Ma Fleur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ma-fleur/@@download/image/the_cinamtic_or_1373018687.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
The Cinamtic Orchestra
142.zenbakia
Ma Fleur
99an The Motion-ekin mundu mailako arrakasta lortu zuen Jason Swinscoek Erresuma Batuan sortutako taldeak. Oinarrian nu jazza dute, baina beste hainbat estilorekin ere nahasten dute. Izenari ohore eginez, erabiltzen dituzten instrumentu zein egiturengatik, edozein filmetako soinu bandak izan litezke euren diskoak. Partaideen artean ez dago neskarik, baina une batez bada ere aditzen den ahots bakarra neska batena da, nahiz eta ia kanta denak diren instrumentalak. Goraipatzekoa soinu kalitatea, esango nuke prozesatzerakoan ia ukitu ere ez dutela egin eta instrumentuen berezko akustika mantendu dutela. Oso gomendagarria jazz zaleentzat, bereziki musika lasaia gustuko dutenentzat.