'M6nths', kontzientziak astindu dituen film laburra

Egutegi txinatarrean txerriaren urtean sartu berri gara, baina ez dira garai onenak animalia horrentzat. Eline Helena Schellekens zuzendari holandarraren M6nths film laburreko izarra ez da Hollywoodeko aktorea; txerrikume soil bat da, amaren tripan hasi eta bere bizi itxaropeneko 6 hilabeteak aurkezten dizkiguna. Lehen planoak, musikarik gabe, ahotsik gabe; soilik txerrikumea ikusiko dugu. Epaiketak, horrek sentiaraziko dituenak... hori ikusleen esku gelditzen da.
Hainbat sari lortu ditu film laburrak, tartean Panda Saria, Oscar Berdea bezala ezagutzen den sari prestigiotsua. Filmak, noski, kontzientziak astintzeko helburu argia du; hain zuzen, txerriak dira munduko animalia esplotatuenetakoak, eta txerri batek 10 urteko bizi itxaropena duen arren, txerrikumeak ez dira 6 hilabete baino gehiago bizi. Filmak salatzen duen moduan, txerrikume gehienek kaiola batean egiten dituzte 6 hilabete horiek, ilunpean eta baldintza ikaragarrietan. Bizi baldintza hobeak merezi dituztela uste duzu? Bota begiratu bat M6nths filmaren trailerrari:
M6NTHS OFFICIAL TRAILER from Eline Helena Schellekens on Vimeo.