M. Benito Pirizen 'Pikete tuning' erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoan

M. Benito Pirizen 'Pikete tuning' erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoan Artistaren eskultura-lanek estetika urbanoa dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/m-benito-pirizen-pikete-tuning-erakusketa-jarri-dute-bilboko-rekalde-aretoan/@@download/image/438563423_202211031708595742151_24972.jpg
2022/11/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Artistaren eskultura-lanek estetika urbanoa dute.
M. Benito Pirizen 'Pikete tuning' erakusketa jarri dute Bilboko Rekalde aretoan

Barriek izeneko erakusketa-zikloan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren obrak aurkezten dira. Oraingo honetan,  M. Benito Pirizen eskulturak (Durango, 1992) daude ikusgai Rekalde aretoan.

Pikete tuning izena du erakusketak eta honela azaldu artistak berak: Pikete tuning sorbaldaren beheko zatian egindako tatuaje tribal baten gaineko azterlana dela ulertu daiteke, zeina gorputzera eta jarreretara egokitzen baita; hori guztia, osagarriari eta gorputzari egokitzeko haren moduari buruzko nire aurreko proiektuari lotuta. "Piketea izatea" estiloa izatea eta nire gustukoa izatea da. Pikete hitzak outfit-ari egiten dio erreferentzia, look-ari, itxura estetikoari eta tuning-ari, zerbait nire gustukoa izan dadin itxuraldatzeari, alegia. Zehazki, "gerrillako tuning" delakoari lotuta dago, hau da, eraikuntzako aparrarekin eta kartoiarekin egindako ibilgailuak fintzeari.

Eskulturek estetika urbanoko elementuak dituzte: oversize jantziak, sneakers zapatak, lumazko anorakak, tatuaje tribalak eta gorputzeko aldaketak hartu ditut oinarritzat nire irudi fetitxeak garatzeko. Elementu eraldagarritzat eta pieza konbinagarritzat jo daitezkeen eskulturak dira". 

Urtarrilaren 15era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.