Luxuzko herrixka

Luxuzko herrixka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/luxuzko-herrixka/@@download/image/indian_1396510933.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Luxuzko herrixka
Indian Creek da Floridako (AEB) estatuko herrixkarik luxuzkoena. 1,23 kilometro karratuko azalera du, eta 86 lagun soilik bizi dira golf zelaia inguratzen duten igerileku eta ontziralekudun 33 etxe itzeletan. Segurtasun neurri zorrotzak eta sarbide bakarra dituenez, ezinezkoa da bertara jaberen baten gonbidapenik gabe sartzea. Eta nor bizi da edo bizi izan da Miami Beachetik hamar minutura dagoen urbanizazioan? Bada, Beyoncé eta Jay-Z senar-emazteak, NBAko entrenatzaile izandako Rick Pitingo, Saudi Arabiako Mohammed al Fassi jekea, Adriana Lima modeloa, eta baita Enrique Iglesias musikari espainiarra ere, besteren artean.