Luxuzko arrantzaleak?

Budva hiritik sei kilometrora dago Stefi Stefan luxuzko turismo zentroa, Montenegroko kostaldean. XV. mendean herrixka arrantzalea bazen ere, 50eko hamarkadan biztanleak euren etxeetatik bota zituzten luxuzko hotela egiteko. Kaleak, hormak zein etxeen kanpoaldeak mantendu dituzten arren, etxeen barrualdeak erabat aldatu dituzte, bertan apopilo geratzen diren turistek erosotasun osoa izan dezaten. Adriatikoan aurki daitekeen txokorik esklusiboenetakoa da, eta noski, ezaguna da artista aberatsen artean. Bertan egonak dira, adibidez, Marilyn Monroe, Sophia Loren, Kirk Douglas edota Claudia Schiffer.