Luxua iragartzea debekatuta

Beijingen ez dituzte aurrerantzean luxuzko produktuak iragarriko, eta Gobernuak ezarritako araudi berria betetzen ez duenari isuna jarriko dio; gehieneko zigorra: 4.570 dolar. Hainbat soziologoren arabera, luxua aldarrikatzen duten iragarkiek aberastasunak duintasuna dakarrela zabaltzen dute eta haserrea eragin baliabide gutxi dituztenengan. Ikerketa baten arabera, Txina luxuaren merkatu nagusia izango da 2015ean. Bien bitartean, inflakzioa gora doa, eta hezkuntza eta medikuntza garestitu dira. Zaharrak berri.