Lurrikarekin dantza egiten duen ziborga

Moon Rivas artista ez da gizakia; ez da emakume bezala ere definitzen. Wikipediaren arabera, munduko lehen emakumezko ziborga da, baina berari galdetuz gero, argi dauka definizio horrek ez duela berarekin bat egiten. Rivasen esanetan, ez da %100 gizaki sentitzen, eta bestelako espezie batekoa balitz bezala definitzen du bere burua.
Rivas, 32 urteko artista katalana da, eta munduko mugimendu sismikoak sentitu ditzake. Hori lortzeko, Frankfurtera bidaiatu zen, eta bertan, ebakuntza egin zioten, hanketan lurrikarak detektatzeko sentsoreak txertatuz. Artistaren esanetan, ziborg bilakatzea Iphone bat erostea baino gutxiago kostatu zitzaion.
Neil Harbisson, munduko lehen ziborga, Rivasen laguna da, eta bien artean sortu zuten Cyborg Fundation delakoa. Korronte artistiko bat jarri dute martxan, ziborg artea izenez bataiatua. Hala, Rivasen hurrengo helburua lurrikarekin dantza egitea izango da.
Black Mirror hemen da
Dena den, artetik harago, ziborg berriak sortzeak aldaketa handiak ekarri ditzake gizartean. Alde batetik, teknologiak jende askoren bizitza hobetu du, anputazioekin, ikusmen edota entzumen arazoekin... eta noski, etorkizunean teknologia gure gorputzean sartuko da, geroz eta gehiago; onerako ala txarrerako izango ote da?