Lurrikarak Nafarroan

Lizoainibar-Arriasgoiti udalerria dardarka hasi da gauerdian, eta harekin batera, Nafarroak, Gipuzkoak eta beste hainbat probintziek sentitu dute lurraren mugimendua. Gauerdian bertan erregistratu du lehenengo lurrikara, Richter eskalako 4,6 gradukoa, eta segidan 2,9 graduko eta 1,9 graduko beste bi gertatu dira; ordubetera aldiz, 3,4 gradukoa gertatu da, eta handi ordu erdira 3,7 graduko beste lurrikara bat izan da Eguesibarren.
Gerora, ordubiak aldera, 4,4 graduko lurrikara bat erregistratu dute Lizoainibar-Arriasgoitin, ordutan luzatu diren erreplika ugarirekin. Ez da aurten Nafarroan erregistratutako lehen lurrikara izan, baina bai indartsuagoa.