Lurretik 488 metrora dagoen zubia

Lurretik 488 metrora dagoen zubia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Lurretik 488 metrora dagoen zubia
Sidu ibaiko zubia, munduko altuena, Txinan dago. 2009an zabaldu zuten, eta bi eskualdetako mendi gailur bana batzen ditu. Ordura arte, eskualde horien arteko komunikazioa oso zaila zen. Kilometro eta erdiko luzera du, eta lurretik 488 metrora dago. Dudarik gabe, zorabiatzeko moduko garaiera dauka. Egitura zubiaren mutur bakoitzean dauden H forma duten bi dorre handik eusten dute. Diotenez, zubitik behera erortzen diren objektuek grabitatearen abiadurarekin bat egiten dute, fisikan terminal velocity izenarekin ezagutzen den fenomeno ikusgarria posible eginez. Bertigoa dutenek hobe dute behera ez begiratu.