Lurretik 200 metrotara igerian

Lurretik 200 metrotara igerian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Lurretik 200 metrotara igerian
Singapur hiriko Marina Bay Sands luxuzko hotela osatzen duten hiru dorreen gainean dago, lurretik 200 metrotara, munduko behatokirik handiena: 12.400 metro koadroko plaza. Eta bertan goza daiteke 150 metroko luzera duen igerileku ederraz; hiriaren osotasuna zerutik ikusteko paradisu txikia da. Guztira, 4.000 lagun inguru sartu daitezke uretan, eta adin guztietako bisitariak erakartzeko sistema antolatu dute. Horretarako, hiru zonatan banatzen da igerilekua. Sarreran helduen gunea dago, erdialdean hamasei urte bitarteko gaztetxoena, eta muturrean, sei urtera arteko haurrentzako egokitutako gunea.