Lurreko edozeinek kontrolatu dezakeen satelitea iragarri dute

Lurreko edozeinek kontrolatu dezakeen satelitea iragarri dute Sony erakundeak iragarri duenez satelite hau Lurreko edozein pertsonak kontrolatu ahalko du eta gure planetako edozein txokori argazkiak atera ahalko zaizkio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lurreko-edozeinek-kontrolatu-dezakeen-satelitea-iragarri-dute/@@download/image/SATE1.jpg
2023/01/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sony erakundeak iragarri duenez satelite hau Lurreko edozein pertsonak kontrolatu ahalko du eta gure planetako edozein txokori argazkiak atera ahalko zaizkio.
Lurreko edozeinek kontrolatu dezakeen satelitea iragarri dute

Star Sphere deitzen den proiektua Las Vegaseko (AEB) Teknologia azokan aurkeztu da. Satelite hau oso berezia da, planetako edozeinek kontrolatzeko aukera izango duelako eta baita bere bitartez argazkiak atera ere. 

Nanosatelite honek Lurraren orbitan biratuko du 500-6000 kilometroko altitudean eta Sony Full Frame kamera eramango du 28-135 mm-ko lentearekin. 

Satelitea Lurreko antena baten gainetik pasatzen den bakoitzean erabiltzaileek berau zuzenean erabiltzeko aukera izango dute 5-ñ minutuz. 

Erabiltzaileek 16 orbita posibleren artean aukeratu ahali izango dute eta 50 irudi egin edo 30 segundoko bideo bat. Erakundeak zerbitzua aurten martxan ipintzea espero du, baina oraindik ez dute datza zehatzik iragarri. Hori bai, Estatu Batuetan eta Japonian egongo da soilik erabilgarri.