Lurrazpiko Fest

Lurrazpiko Fest https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Lurrazpiko Fest
Hirugarren urtez antolatu du Ayo Silver!-ek. Guztira hemeretzi artista arituko dira Donostiako Gazteszena eta Dabadaba aretoetako oholtzetan. Horien artean izango dira Joe Crepúsculo, Discípulos de Dionisos, Eten, Beach Beach,
Deers edota Los Chichos. Elektronika, pop, punk eta rock estiloak ekarriko dituzte urtez urte indarra hartuz doan jaialdira. Urtarrilaren 30ean eta 31n izango da, eta sarrerak hamazazpi eta hogei eurotan erosi daitezke.