Lurrazpiko elizak

Lalibela Etiopiako Lasta mendietan dagoen herria da. Unescok 1978an Gizateriaren Ondare izendatu zituen Erdi Aroko harrizko 11 eliza daude bertan, 1991n Mengistu Haile Mariam diktadorearen erregimena erori zen arte, inor gutxik ezagutzen zituenak. Kondairak dioenez, XIII. mendeko Lalibela erregearen aginduz eraiki zituzten; arkeologoen arabera, ordea, Aksumite inperioaren garaian egin zituzten, bi mende lehenago. Guztietan bereziena Bet Giyorgis da; hamabost metroko sakonera duen zulo batean dago, eta elizak zuloak adina neurtzen duenez, gurutze formako sabaia lurraren mailan geratzen da. Leku benetan ikusgarria, galdu ezinekoa.