Lurraren erdigunea gelditu egin da
Lurraren erdigunea -burdin aratzez osatuta dagoen esfera da, eguzkiaren gainazala bezain beroa da eta 5.000 kilometroko sakontasunean dago- gelditu egin da eta litekeena da planetaren gainazalaren aurkako zentzuan biratzen aritzea. Nature Geoscience aldizkarian agertu den ikerketaren arabera, honegatik egunak segundo batzuetan laburtuko lirateke eta klima zein itsas mailan eragina izango luke.
Lanaren autoreak Yi Yang eta Xiadong Song dira, Pekingo (Txina) Unibertsitateko ikertzaileak. Lurraren enigma hau ezagutzen saiatzen ari dira, orain dela hamarkada batetik hona, Lur planetaren barruan beste planeta bat zegoela baieztatu zenetik.
Lurraren erdigunera iristea ezinezko erronka da. 70eko hamarkadaren bukaeran, sobietar zientzialariak putzu bat zulatzen hasi ziren Kola penintsulan, errusiako iparraldean. Urteetako lanaren ondoren, 12 kilometrotako sakontasuna lortu zuten, lortu den sakonena. Ezinezkoa dirudi hortik harago joatea zuloaren hormak presioagatik eraitsi gabe.
Planetaren sakontasunean zer gertatzen den ulertzeko lurrikarak aztertzea izaten da, beraz, ohikoena. Uhin sismikoen bariazioak planetaren erdigunearen konposizioa eta bere biraketaren abiadura ezagutzera ematen dute.
Ikerlari hauen aurkikuntzen arabera, planetaren nukleoak beste zati guztiek baino bira bat gehiago ematen du 900 urtero, gutxi gorabehera. Sinkronia falta hau mareen eta Ilargiaren urruntzen progresiboaren errua da, horregatik egunek ez dute zehazki 24 ordu irauten. Orain dela 1.400 milioi urte, egun batek 19 ordu baino gutxiago zituen.
Orain, Lurrikarak aztertuz, zientzialariek behatu dute 1970eko hamarkadan geldialdi antzeko bat jazo zela. Eurek ateratako ondorioen arabera, oszilazio ziklo bat dago zazpi hamarkada irauten dituena. Honek esan nahi du Lurreko geruza guztiak konektatzen dituen erresonantzia bat dagoela kadentzia hori sortzen duena.
Fenomeno honek ondorio globalak izan litzake. Azken urteetan egunak motzagoak dira eta litekeena da Lurraren erdigunea izatea erruduna. Nukleoaren anomalia honek segundo batzuk murrizten du eguna. Honek gainera itsasoaren mailan ere eragin lezake, eta baita planetaren tenperatura orokorrean ere.
Ikerketak erakusten duenez, orain gure planetaren erdigunea geratu egin da eta gainazalaren aurkako norabidean biratzen hasi dela uste dute, nahiz eta oso zaila den hau guztiz baieztatzea.

