Lurralde antolakuntza eta hizkuntzaren arteko harremanaz hausnartzeko jardunaldiak Donostian

Lurralde antolakuntza eta hizkuntzaren arteko harremanaz hausnartzeko jardunaldiak Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lurralde-antolakuntza-eta-hizkuntzaren-arteko-harremanaz-hausnartzeko-jardunaldiak-donostian/@@download/image/lurraldea_eta_h_1389257729.jpg
2014/01/09
berria
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, lurralde antolakuntzak eta hirigintzak hiztun komunitatearengan duen eraginaz hausnartzeko Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea I. jardunaldiak antolatu dituzte Donostian urtarrilaren 16an eta 17an. Izen ematea doakoa da.


Hizkuntzaren eta jendarte baten egoera sozio-kulturalaren arteko hartu-emana mahai gainean jarri zuen orain urte batzuk soziolinguistikak, eta pixkanaka, geolinguistikaren jakintza alorra garatuz joan den heinean, hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren eragina batu zaio. Gaur egun, hazkunde urbanistikoek hizkuntzarengan era batean ala bestean eragiten dutela jakintzat ematen da, bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoei dagokienez.

Gai horien inguruan hausnartzeko asmoz ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektua abiatu dute Gipuzkako Foru Aldundiak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Kontseiluak; eta egitasmoa landu eta gizarteratzeko asmoz Lurraldea eta hizkuntza, hizkuntza eta lurraldea jardunaldiak antolatu dituzte datorren ekainaren 16 eta 17ko, UEUrekin lankidetzan.

Egitaraua ostegunean hasiko da, goizeko 8:30ean, EHUren Carlos Santamaria zentroan, eta ostiral eguerdira bitarte iraungo du. Izen ematea doakoa bada ere, matrikulazioa egitea beharrezkoa da, eta horretarako helbide honetan sartu besterik ez duzu. Halaber, osteguneko bazkaria erreserbatu nahi izanez gero (15 euro), jo helbide horretara.

Zer, nori
Jardunaldien helburu nagusiak geografiaren eta hizkuntzaren arteko harremanaz hausnartzea, lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskal hiztun komunitatearengan duen eraginaz ohartaraztea eta eragin hori kontuan hartzeko hartu beharreko neurriak mahai gainean jartzea dira.

Bereziki soziolinguistei, euskara teknikariei, eta nola ez, geografo, arkitekto, hirigile eta legelariei zuzendutako egitasmoa izan arren, euskarari bultzada bat emateko interesa duen pertsona oro gonbidatu dute antolatzaileek.

Egitaraua


Urtarrilak 16, osteguna.

8:30-9:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

9:00-9:30 - Aurkezpena
  • Karmele Artetxe, UEUko zuzendaria.
  • Unai Fernandez de Betoño, Arkitekto doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea.
9:30-12:00 - 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak.
  • Geografiaren ikuspuntua. Peio Lozano, Geografo doktorea, UPV/EHUko irakaslea.
  • Legelariaren ikuspegia. Jose Ignacio Cubero, Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea
  • Lurraldea hizkuntzetatik. Bizipen eta kudeaketa moduak. Koldo Telleria, Arkitektoa, UPV/EHUko irakaslea.
  • Mahai ingurua. Moderatzailea: Unai Fernandez de Betoño.
12:00-12:15 - Atsedena.

12:15-14:15 - 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak.
  • Zuberoako esperientzia.
  • Busturiako esperientzia.
  • Zubietako esperientzia.
  • Zeraingo esperientzia.
    Moderatzailea: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

14:15-15:30 - Bazkaria (izena eman behar da)

15:30-17:30 - 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo.
  • Aland Uharteak. Elisabeth Nauclér, Zuzenbidean lizentziatua, Finlandiako Parlamentuko kidea.
  • Gales. Meirion Davies.
  • Flandria. Wilfried Vandaele, Informazio eta komunikazio-zientzietan masterra, Flandriako Parlamentuko kidea.
    Moderatzaileak: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.


Urtarrilak 17, ostirala


9:00-9:30 - Harrera.

9:30-12:30 - 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna.
  • Lurralde-antolakuntza eta komunitatearen garapena. Igor Ahedo, UPV/EHUko irakaslea.
  • Gipuzkoako lurralde-garapena. Zigor Etxeburua eta Ugaitz Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Arnasguneak euskararen normalizazio-prozesuan. Paul Bilbao, Kontseilua eta (zehaztu gabe), UEMA.
11:15-11:45 - Atsedena.

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.
  • Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Karmele Artetxe.