Lurrak datozen 5 urteetan tenperaturaren marka hautsiko du

Lurrak datozen 5 urteetan tenperaturaren marka hautsiko du Datozen bost urteetan termometroek marka guztiak hautsiko dituzte 1.5 graduko igoerarekin 2024. urterako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lurrak-datozen-5-urteetan-tenperaturaren-marka-hautsiko-du/@@download/image/La-temperatura-del-planeta-sube-de-manera-preocupante-el-primer-semestre-de-2015-fue-el-mas-caliente-de-la-historia.jpg
2020/02/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Datozen bost urteetan termometroek marka guztiak hautsiko dituzte 1.5 graduko igoerarekin 2024. urterako.
Lurrak datozen 5 urteetan tenperaturaren marka hautsiko du

Hauek dira 2020-2030 hamarkadako Britainia Handiko Metereologia Bulegoak garatutako pronostikoak. Metereologia bulego hau munduko garrantzitsuenetako bat da eta epe motzera klimaren aldaketa aztertzen espezialista da NASAtik biltzen dituen datuengatik.

Hamarkada bakoitzeko aurreikuspenak urtero eguneratzen dira eta 2020ko urtarrilean etorkizun desatsegina aurreikusi zuten. Bertako adituen arabera hamarkadako lehen bost urteetan planetaren beroa igo egingo da, batez ere iparraldeko latitudeetan. Horrek eragin klimatiko garrantzitsuak ekarri ditzake batez ere, Europa, Asia, Ipar Amerikan eta Afrikan.

Pronostikoek kontuan hartzen dute aldakortasun naturala eta gizakiaren esku-hartzea, egungo klimaren egoera behatuz eta negutegi efektuko gasen igokundea ere kontuan hartuz.

Met Office-en azken pronostikoa itsasoko gainazaleko tenperaturen erregistroak aztertuz egin da, baita ozeanoaren azpian daudenak kontuan hartuta ere. Horrela, bost urteren buruan espero da munduko tenperatura 1,06 eta 1,62 graduren artean haztea industriaurreko garaiarekin alderatuz (1850-1900) eta 2016an erregistratutako 1,16 graduko errekorra hautsiz. Azterketa honen joera betetzen bada, denboraldi batez bada ere, Pariseko akordioko helburuak ezbaian jarri daitezke. Horrela, aldaketa klimatikoari aurreko egiteko aukerak inoiz baino gehiago murriztuko lirateke.