Lurra

Taldearen lan berria da Akatsa sisteman. Iñigo Muguruza eta Ane Garcia buru dituen proiektuan anitzak dira musika estiloak, betiere formatu akustikoaren barruan. Entzuleak indiefolk, world, blues, reggae, ragtime, ska, jazz edota dub erritmoak jarraitzeko aukera izango du. Gainera, hamaika lagunek kolaboratu dute, besteak beste, Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde ‘Jontron’, Sergio Patxuko, Oskar Benas edota Xabi Dolsek.