Lur planetaren beste muga bat gainditu da: ur gezarena

Lur planetaren beste muga bat gainditu da: ur gezarena Ikerketa berri baten arabera, Lur planetaren bederatzi atalasetatik sei gainditu ditu jadanik gizakien jarduerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lur-planetaren-beste-muga-bat-gainditu-da-ur-gezarena/@@download/image/Science advances argazkia.png
2023/09/19

Argazkia: Science Advances

Ikerketa berri baten arabera, Lur planetaren bederatzi atalasetatik sei gainditu ditu jadanik gizakien jarduerak.
Lur planetaren beste muga bat gainditu da: ur gezarena

Giza jarduera dela eta, Lur planetaren bederatzi mugetatik jada sei gainditu direla iragarri du irailaren 15ean Science Advances aldizkarian argitaratutako nazioarteko zientzialari talde batek egindako ikerketak. Ur gezaren muga gainditu da oraingoaz. Aurreko urtean ur berdearen muga gainditu zen eta ohartarazi dute itsasoen azidifikazioaren muga ere gainditzeko zorian gaudela. 

Zientzialarien arabera, hauek dira gure planetan gainditu diren beste mugak: biosferaren osotasuna, klima aldaketa, kutsadura kimiko berriak, lurzoruen erabileraren aldaketa, fosforoaren eta nitrogenoaren zikloak...

Johan Rockstrom buru zuen zientzialari talde batek definitu zituen planetaren mugak, 2009an. Azken finean, neurri sorta bat zerrendatu zuten, Lurreko sistemaren oreka bermatuko lukeena gizakiek modu seguruan bizitzen eta aurrera egiten jarrai dezaten. Haien arabera, horiek urratu edo gehiegi erabiliz gero, ezingo litzateke ziurtatu bizitzak orain arte ezagutu den bezala aurrera egitea.