Lur planetan 9.000 zuhaitzetik gora oraindik ezagutzeke daude

Lur planetan 9.000 zuhaitzetik gora oraindik ezagutzeke daude Hau da, planetan dauden zuhaitz guztien kopuruaren %14 oraindik ezezaguna da gizakiarentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lur-planetan-9-000-zuhaitzetik-gora-oraindik-ezagutzeke-daude/@@download/image/aerial-view-of-autumn-trees-in-forest-coberschneider.jpg
2022/02/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hau da, planetan dauden zuhaitz guztien kopuruaren %14 oraindik ezezaguna da gizakiarentzat.
Lur planetan 9.000 zuhaitzetik gora oraindik ezagutzeke daude

Pasa den astean, PNAS deitutako aldizkarian, argitaratu da emaitza txundigarri hau eskaintzen duen ikerketa. Honen arabera, gure planetako 9.000 zuhaitz inguru oraindik ez ditugu ezagutzen. Kopuru horren heren bat espezie arraroak lirateke, oso lurrazal mugatuan hazten direnak. 

Proiektuak hiru urte iraun ditu eta guztira 73.300 espezie zenbatu dira, orain arte ezagutzen zirenak baino %14 gehiago. Ikerketari talde honek zuhaitzen inguruko datu baserik zabalena bildu du. Operazio kartografiko honetan gutxi gorabehera 40 milioi zuhaitz identifikatu dituzte eta horiek guztiek 64.000 espezieri zegozkien. Ikerketa honetan mundu osoko 150 zientzialarik parte hartu dute eta Munduko Basoen Bioaniztasunarerako ekimenagatik burutu da (GFBI ingelesezko siglak). 

Emaitza honetatik abiatuta, ikertzaileek azterketa estatistiko ugari burutu dituzte, Adimen Artifiziala erabiliz, bukaerako emaitzara iritsi ahal izateko. "Munduko zuhaitz espezie guztiak zenbatzea planeta osoan banatuta dauden piezekin puzzle bat osatzearen modukoa da. Guk taldean lortu dugu osatzea, gure piezak besteekin partekatuz", azaldu du Jingiin Liang irakasleak, artikuluaren autoreetako batek.