“LUR BERRIETARA”

“LUR BERRIETARA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lur-berrietara/@@download/image/89p62 zeren.jpg
2008/10/04
kritika
Testua: Amaiur Loirtegi
ZEREN ZAI
89.zenbakia
“LUR BERRIETARA”
Donostiarrak ditugu, eta autoekoizpen hau dute lehen diskoa. Pop rockaren barruan kokatzen dira, baina estilo ugariri keinu eginez. Hala, oso bitxia da gitarra rockero (eta tarteka, ia heavyaren) eta ahots suabearen arteko nahasketa. Hori da deigarriena, arreta ematen duena. Bitxia den bezala, Lur berrietara kantuko zati batzutan mid temp distortsionatuan aritu ondoren, Zu zentozela bezalako abestiaren sarrera lasai, garbi eta laztangarria. Potentzialitate handiko taldea dirudi Zeren Zaik, eta garrantzitsuena du: abeslari on bat. Ez da gutxi.