Lupulu Gauak ospatuko dituzte Hazparnen

Lupulu Gauak ospatuko dituzte Hazparnen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/21
berria
Lupulu Gauak ospatuko dituzte Hazparnen
Lapurdiko herrian kokatutako Etxeko Bob's Beer garagardotegian kontzertuak eskainiko dituzte uda guztian zehar; hilaren 23an hasiko dira, Baptiste Dalemanekin.

Hirugarren urtez ospatuko dituzte Lupulu Gauak Hazparnen, Lapurdi. Beste behin, Etxeko Bob's Beer garagardotegiak hainbat kontzetu eskainiko ditu uda guztian zehar; hilaren 23an hasiko dira, Baptiste Dalemanekin.

Udan zehar handik igaroko dira Joseba B. Lenoir & Gakobeltzak, Bi Zaldi, Ekiza, eta beste hainbat musika talde. Bidart okinak ere parte hartuko du jaialdian, talo artisauak eskainiz.

Kontzertuak Hazparneko jaiekin batera hasiko dira, ostiral eta larunbatetan, 19:00etatik 10.00ak arte. Ondoren, Hazparnen jarraituko dute festek, 4:00ak arte.

Bederatzi urteko esperientzia du Etxeko Bob's Beer garagardotegiak, eta Ursuia mendiko ura erabiltzen du. Udan bisita gidatuak eskaintzen dituzte, eta ostatua eta denda ere baditu.