Lupa dokumentalen mostra

Lupa dokumentalen mostra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lupa-dokumentalen-mostra/@@download/image/20114159247CartelLUPA2011txiki.jpg
2012/12/13
berria
Lupa dokumentalen mostra
Apirilaren 21etik 24ra bitartean hainbat proiekzio eta mahainguru eskainiko dira Errenteria eta Donostian.  Pantaila handian errealitatearen aurpegi ezberdinak ikusten gozatzatzen duenak egile berrien lanak eta beteranoagoen gogoetak ezagutzeko aukera polita dauka.

Errenteriako Mikelazulo Elkarteak, eta Donostiako Banda Bat Elkarteak eta Zazpi t"erdik Lupa dokumentalen mostraren IV edizioa antolatu du Aste Santu honetarako. Bere sorreratik publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalen topaketa eta mahai inguruak batu nahi izan ditu ekimen honek.
  Aurtengoak "Errealitatearen deia konpartitu, irribarre, xuxurla edo errebolta ohiu gisa kontatzeko" darama lelo nagusitzat. Hamabi dokumental proiektatzen dira labur nahiz luzemetraiak tartekatuz, eta hainbat gai jorratuaz: Somaliako piratak, Australia,  langabetu baten egunerokoa, neska lagunak etxean hutsitako hutsunea, El Greco-ren lan baten zaharberritzea...
  22an eta 23an proiekzioez gain topaketak ere eskainiko dira. Ostiralean Josetxo Cerdan egilea arituko da lehenengo ez fikziozko zinemari buruz, eta gero Donostia Films-eko kideek "The activist" proiektua aurkeztuko dute, filmeen finantziazio eta banaketa formula berri bati buruzkota azalpenak eskaintzeaz gain. Larunbatean Edgar Arruda, Ander Elortza eta Carlos Alastruey mahai baten inguruan eseriko dira bakoitzak esku artean dituzten proiektuak oinarritzat hartuaz dokumental baten sorkuntza prozesuaz hitz egiteko. 

Luparen webgunean aurkitu ahal izango duzu egitaraua, eta baita hainbat dokumentalen aurrerapenak ere.