Lupa Dokumental Mostrak Donostia eta Errenteria hartuko ditu egunotan

Apirilaren 17tik 20ra egingo dute Lupa Dokumental Mostraren zazpigarren edizioa Donostian eta Errenterian. Banda Bat eta Mikelazulo Kultur Elkartearen eskutik, zinema dokumentalari loturiko hamalau proiekzio, mahai-inguruak eta solasaldiak eskainiko dituzte doan.
Areto komertzialetara iristen ez diren fikziozko lanak izan ohi dira Lupa mostrako protagonistak, proposamen arriskutsuak, konprometituak, politikoak eta pertsonalak. Ikusleen eta zinemagileen arteko elkargune ere bada jaialdia, proiektuen atzean dauden pertsonak ezagutzeko aukera izaten baitute bertaratuek. Donostiako Banda Bat elkartea eta Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartea egitarau interesgarri eta anitza prestatzen saiatzen dira urtero, eta beste behin ere, helburua lortu dutela esan genezake.
Izan ere, Malagako jaialdian dokumental onenaren saria jaso duen Ciutat Morta lanarekin abiatuko dute mostra ostegunean, apirilak 17. Bartzelonako 4F kasua du oinarri, eta 18:30ean proiektatutako dute Donostiako Guardetxean, Zuek 30 minutuko ikus-entzunezko kontzertuaren ostean.
Ostiral goizean Xabier Erkiziak dinamizatutako saioa egingo dute Mikelazulon 11:00etan. Soinua eta entzumena zineman, horixe izango du aztergai. Emiliano Cano Díazen Julia eta Ander Agudoren Urola lanaren txanda helduko da arratsaldean, 18:00etan Mikelazulon, eta 20:00etako saioan Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxoren Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa eta Madrilgo azken X zinemari buruzko Paradiso lanak izango dira ikusgai.
Eta asteburuan…
Larunbat goizean Prozesuan dauden lanak izeneko tailerra egingo dute 11:00etan Mikelazulon, eta beste behin ere, bi proiekzio-saio prestatu dituzte arratsalderako: Gerardo Carreras Cáceresen Souvenir eta Pela del Alamoren N-VI 18:00etan, eta Maria Cañasen Fuera de serie eta Sé villana. La Sevilla del diablo lanak 20:00etan.
Eta jaialdiari amaiera emateko, Arsenic eta Qui seme le vent proiektatuko dituzte igandean Guardetxean 18:00etan, eta La cantante eta Europa Trampa 20:00etan leku berean. Esan bezala, emanaldi guztiak doakoak izango dira. Ez galdu!

Lupa from jesus m. palacios on Vimeo.